Aurkezpena

1985eko urrian, Galdakaoko herritarren eskariari erentzunez, Helduen Heziketa Ikastetxe Publikoa zabaldu zen. Hasieran, 100 pertsona inguruk hartu zuten parte antolatutako ikastaroetan.

Horren geroztik, herritar askok irakurtzen eta idazten ikasi du bertan, Eskola Graduatu edota Lanbide Hezkuntza tituluak lortu, lan mundurako edo gizartean era aktiboagoan parte hartzeko trebatu eta, baita ere, autoestimua hobetu.

1998 urteaz gero, Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua lortu ahal izan dute edo Unibertsitaten Sartzeko 25 urtez gorakoentzako sarrera-froga prestatu.

Azken urteotako migrazio mugimenduen handitzearen ondorioz, asko dira ere gure ikastetxean Gaztelania ikasten ari diren pertsonak.

Egun, 500dik gora dira jarduera batean edo bestean ari diren partehartzaileak, eta 17 lanean ari diren irakasleak.

Luzaroan izandako erreibindikazioen ondorioz, 2007. urtetik Ikastetxe berria dugu Galdakaoko Urreta kalean.

Egun bi herritan ematen ditugu eskolak: Galdakaon eta Igorren (Arratia)