Arautua

HHI GALDAKAOn hezkuntza eskaintza zabala dago, pertsona mailan zein heziketa mailan, prestakuntza hobetzeko denboraren zati bat eman nahi dutenentzat. Zure interesa, prestakuntza, adina edo denboraren arabera, ondoko jardueretan parte har dezakezu:

  • Alfabetatzea
  • Kultura sakontzea
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatua
  • Hizkuntzak : Euskara, Ingelera edo Frantsesa
  • Gaztelania etorkinentzat

Helduen oinarrizko prestakuntza hiru gradutan banatutako etapa bakar batean egituratuko da:

I. Gradua

2 maila dira eta astean 10 ordu.

NORENTZAT

  • Oinarrizko ezagupenak eskuratu nahi dituzten pertsonentzat.
  • Gaztelania ikasi nahi dutenentzat.

IKASGAIAK

Idazketa, irakurketa eta oinarrizko kalkulua.

II. Gradua

2 maila dira eta astean 12 ordu. Goizeko eta arratsaldeko txandak.

NORENTZAT

  • Oinarrizko hezkuntza sakondu nahi dutenentzat.

IKASGAIAK

Giza Zientzia eta Komunikazio arloa:

  • Gaztelania eta literatura
  • Euskara
  • Geografia eta historia
  • Giza zientziak

Zientzia eta Matemátika arloa:

  • Matematika
  • Natur zientziak
  • Oinarrizko Informatika

III. Gradua

2 maila dira eta astean 15 ordu. Goizeko eta arratsaldeko txandak.

NORENTZAT

  • Bigarren Hezkuntzan Graduatu Titulua lortzeko.

IKASGAIAK

Giza zientzia eta Komunikazio arloa:

  • Gaztelania eta literatura
  • Euskara
  • Atzerriko hizkuntzak: ingelesa.
  • Geografia eta historia
  • Giza zientziak

Zientzia eta Matemátika arloa:

  • Matematika
  • Natur zientziak