Jarduera soziokulturalak

Jarduera soziokulturalen helburua esperientzi onuragarrietan parte hartu ahal izatea da, beti ere kontuan izanik:

  • “… beren bizitzaren jabe izan eta gizartean era aktiboan parte hartu nahi duten hiritarrek bizitza osoan zehar ikasi beharko dute”. (Javier Elzo)
  • “… merezi du parte hartzeak eta gure ahotsa berreskuratzeak, pertsona sentitzeko era bakarra baita”.
  • “Eraldatzen eraldatuz ikasten da, eta parte hartzen parte hartuz ikasten da”. (Alfabetatzean Partehartzaileen III. Kongresua. Gasteiz)

Galdakaoko HHEk 20 urte baino gehiago daramatza hezkuntza integrala, inklusibo eta parte hartzailearen bidean. Hori lortu ahak izateko, harreman interpertsonalak, garapen komunitario pertsonala eta kulturartekoa sustatzen ditu; eta jarduera ekologikoak, elkartasunezkoak, aisiazkoak, sortzaileak… burutzen ditu.

Zure interesa, prestakuntza, adina edo denboraren arabera, ondoko jardueretan part har dezakezu:

Eremu eta aztergai desberdinekin zerikusia duten gaiak:

  • Hitzaldi solasaldiak
  • Bisitaldi kulturalak
  • Zine foruma
  • Topaketak
  • Antzerkia, zinea
  • Jaiak
  • Eta gehiago…