Agenda 21

1993-94 ikasturtean hasi zen Galdakaoko HHI Ingurumen Proiektuak lantzen, beti ere Garapen Iraunkorraren ikuspegitik.

Zer da Eskolako Agenda 21?

EA21 ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.

Programaren ezaugarriak

  • Programak bi eremu lantzen ditu: eskola bera (hortxe errotzen baita programa hau) eta udalerria edo komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen protagonismoa bilatzen du.
  • Programak kudeaketa arduratsu eta iraunkorra sustatzen du, bai ikastetxean, bai udalerrian ere.
  • Eskolako Agenda 21ek curriculum-berrikuntza eragiten du

2014-15 ikasturtean “Kontsumo jasangarria: GBB Gutxitu-Berrerabili-Birziklatu.”   izan da landu dugun gaia. 

2015-16 ikasturtean “BIODIBERTSITATEA” landuko dugu.

Agenda 21 barnean eginiko iharduerak eta lotutako beste ezaugarriak ondoko BLOG-ean ikus daitezke:    

 AGENDA 21: BLOG-a