Udal diagnostikoa-Agenda 2030

Ostegunean, otsailaren 24an, udal diagnostikoa egin genuen. Jarduera hau ekodelegatuek egin zuten Galdakaoko Udaleko teknikariarekin.

Lehenengo jarduera HHI-CEPAtik udaletxerainoko ibilbidean 11. Garapen Jasangarriaren Helburuarekin (GJH), Hiri eta Komunitate Jasangarriak, lotutako hainbat alderdi aztertzea izan zen. Aztertu ziren garraio publikoa, ibilgailuen ehunekoak, oinezkoen pasabideen irisgarritasuna, seinaleak ibilbidean zehar, berdeguneen presentzia bide osoan zehar.

Bigarren jarduera hura aztertzeko espazio publiko bat aukeratzea izan zen. Aukeratutako guneak udaletxea, Ardantza parkea eta Gandasegi eskola izan ziren.

Hirugarren jarduera izan zen herritarrei galdetzea ea ezagutzen duten Eskolako 2030 Agenda, ea uste duten Galdakao hiri iraunkorra den.

Hurrengo urratsa izango da jasotako datuak aztertzea, konpromisoak hartzea eta hobetzeko proposamenak idaztea Udal Foroan aurkezteko.