Hitzaldia: Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa

Otsailaren 22an hitzaldi-tailer bat egin zen, gai honekin: Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa.

Jarduera hori Biltzen-ek (Gizarteratzea eta Kultura arteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzuak) egin zuen. Jarduera bi gune berezitan antolatuta dago, bata emakumeentzat eta bestea gizonentzat, ingurune seguru bat sortzeko eta adierazpen-askatasuna sustatzeko.

Hauek dira bere helburuak:

  • Emakumeek indarkeriarik gabeko bizitza izateko duten eskubidearen aitorpena sustatzea
  • •Pertsona migratuek berdintasuna sustatzeko eta emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko eragile aktibo gisa parte har dezaten bultzatzea.
  • •Biktima diren emakume atzerritarren eskubideak eta genero-indarkeriaren delituengatiko zehapenak arautzen dituen arau-esparruari buruzko informazioa ematea

Martxoaren 30ean gizonentzako tailer bera egingo da