Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Eguna
Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2015eko abenduaren 15ean erabaki zuen otsailaren 11 Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Eguna izendatzea, horrela emakume eta neskatila guztiek zientzian duten parte-hartzea bidezkoa eta erabatekoa izan dadin, eta, bide batez, genero berdintasuna eta emakumearen ahalduntzea lortzeko.
Egun hau ospatzeko eta emakumeek zientzian egiten duten lana ikusarazteko, CEPA GALDAKAO HHIn zenbait emakume zientzialariren biografiak landu ditugu eta gure lan batzuk korridoreetan jarri ditugu.