Igorre eta Lemoako ikasleen bisita

Azaroaren 16an, Igorreko eta Lemoako ikasleek Galdakaoko ikastetxera bisita egin zuten. 40 pertsona inguru etorri ziren. Lehenengo ongietorri-agurraren ondoren, Galdakaoko HHEko klaseak erakutsi genizkien. Jarraian, denok liburutegian elkartu ginen eta aurkezpen txiki bat egin genuen, elkar hobeto ezagutzeko asmoz. Azkenik pasta batzuk jan genituen jarduerari amaiera emateko.
Oso jarduera polita izan zen, elkar ezagutzeko eta elkarrekin egoteko aukera izan baikenuen, oso giro atseginean. Espero dugu laster berriro elkarrekin egotea, abenduan I. Graduko talde guztiok Bilboko Merkatura egingo dugun irteeran.

ELKARTU-6

Image 2 of 6