Goi Zikloetarako sarbide froga

Proba hau gaindituta Goi Mailako Zikloetan sartu ahal izango zara zuzenean, Batxilergoa edo Erdi Mailako zikloa egin gabe.

Horrez gain, zenbait oposaketetarako, Ertzaintzan edota Suhiltzailea izateko adibidez, Batxilergoa eskatzen dute. Honetarako, DBH titulua eta Sarbide Proba, Batxilergo Tituluaren baliokidea da.

Probak 2 atal ditu, atal komuna eta atal espezifikoa.

  • ATAL KOMUNA: Ondoko ikasgaien oinarrizko edukiei buruz:
    • Matematikak
    • Gaztelania eta Literatura edo Euskara eta Literatura.
    • Frantsesa edo Ingelesa
  • ATAL ESPEZIFIKOA: Ikasgai esberdinak eduki ahal ditu. Proban izena ematen denean A, B edo C aukeren artean hautatu behar da. Hiru aukera horietako bakoitzak lanbide-familia jakin bateko Goi-Mailako Heziketa-Zikloak egiteko aukera ematen du.
    Atal honetan, aukeratu duzun opzioaren arabera bi ikasgai egin beharko dituzu.
    Zenbait kasutan, lan-esperientziak probaren atal hau konbalida dezake.

Ondoko loturan, proba honi buruzko informazio gehiago daukazu (baldintzak, aukerak, ikasgaiak…)  Sarbide Proba Euskadin

CEPA GALDAKAO HHIn atal komunerako prestakuntza eskaintzen dizugu.

Eskatu informazioa gure ikastetxean. Orientazio zerbitzua daukagu zure zalantzak argitzeko.