Hitzaldia: Zientzia ona, ezinezkoa emakumerik gabe

Otsaialren 11n, Nesken eta Emakumeen Zientzialarien Nazioarteko Eguna da. Honen harira, otsailaren 13an, osteguna, hitzaldi bat izan dugu eskolako liburutegian. Hitzaldiaren leloa: Zientzia ona, ezinezkoa emakumerik gabe. Hizlaria Marta Macho Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta dibulgatzailea izan da

2024-25 IKASTURTEKO 2. LAUHILERAKO MATRIKULA EPEA ZABALIK

Matrikula epea: Urtarrilaren 7tik  31ra

 * GALDAKAO  (Urreta kalea 4-6,atzekaldea)

Goizez 10:00etatik 12:00etara Arratsaldez:  17:00etatik  19:00etara (ostiraletan ez)

* IGORREKO GELAK   (Lasarte Kultur Etxea, Elexalde 8)

 Goizez, 11:00etatik 12:00etara Arratsaldez, 17:00tik  19:00etara (ostiraletan ez)

* LEMOA (Arraibi 2, Udaletxe ondoan)

Goizez, 10:00etatik 12:00etara

          HEZKUNTZA ARAUTUA          HEZKUNTZA EZ-ARAUTUA

“Kutsadura atmosferikoa Galdakaoko eskola-ingurunean” txostenaren aurkezpena.

Abenduaren 10ean, asteartean, “Kutsadura atmosferikoa eskola-inguruneetan” txostenari buruz hitzaldi-aurkezpena egin dugu.
Txosten honek Galdakaoko eskola-inguruneetan nitrogeno dioxidoa (NO2) neurtzeko 2024an egindako herritarren zientzia-kanpaina baten emaitzak jasotzen ditu.
Kanpaina honetan Bengoetxe, Elexalde eta Sagarrak Ekologista Taldeak parte hartu dute.

Antsietateari buruzko solasaldia

Arratsaldeko III. GRADUKO ikasle batek, Mariak, antsietatearen eta izu-erasoen problematikari buruzko hitzaldi-solasaldi bat eman du.

Jarduera izan da bizipen pertsonal bat partekatzea eta egoera horietan izan ditugun esperientziei buruzko elkarrizketa bat.