HHI GALDAKAOn hezkuntza eskaintza zabala dago, pertsona mailan zein heziketa mailan, prestakuntza hobetzeko denboraren zati bat eman nahi dutenentzat. Zure interesa, prestakuntza, adina edo denboraren arabera, ondoko jardueretan parte har dezakezu:
- Alfabetatzea
- Kultura sakontzea
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatua
- Hizkuntzak : Euskara, Ingelera edo Frantsesa
- Gaztelania etorkinentzat

Helduen oinarrizko prestakuntza hiru gradutan banatutako etapa bakar batean egituratuko da:
HASIERAKO IRAKASKUNTZAK I (I. Gradua)
2 maila dira eta astean 12 ordu. Goizeko eta arratsaldeko txandak.
NORENTZAT
- Oinarrizko ezagupenak eskuratu nahi dituzten pertsonentzat.
- Gaztelania ikasi nahi dutenentzat.
IKASGAIAK
Idazketa, irakurketa eta oinarrizko kalkulua.
HASIERAKO IRAKASKUNTZAK II (II. Gradua)
2 maila dira eta astean 12 ordu. Goizeko eta arratsaldeko txandak.
NORENTZAT
- Oinarrizko hezkuntza sakondu nahi dutenentzat.
IKASGAIAK
Komunikazio arloa:
- Gaztelania eta literatura
- Euskara
- Ingelesa
Gizartea
- Geografia eta Historia
Zientzia eta Teknologia arloa:
- Matematika
- Natur zientziak
- Oinarrizko Informatika
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA (III. Gradua)
2 maila dira eta astean 15 ordu. Goizeko eta arratsaldeko txandak.
NORENTZAT
- Bigarren Hezkuntzan Graduatu Titulua lortzeko.
IKASGAIAK
Giza zientzia eta Komunikazio arloa:
- Gaztelania eta literatura
- Euskara
- Atzerriko hizkuntza: ingelesa.
Gizartea
- Geografia eta Historia
Zientzia eta Teknologia arloa:
- Matematika
- Natur zientziak