Nazionalitaterako froga

Programa hau nazionalitatea eskuratu nahi duten pertsona atzerritarrei zuzenduta dago.

Espainiako Gobernuak 2015. urtean nazionalitatea eskuratzeko prozedura arautzen duen Erregelamendua ezarri zuen. Beste eskakizunen artean, nazionalitatea lortzeko integrazio maila nahikoa dela frogatu behar da, eta horretarako egin behar diren ondoko proben agiriak eskatzen dira:

* Espainiako Konstituzioari, gizarteari eta kulturari buruzko ezagupen probaren diploma, herritartze-probaren diploma (CCSE).

* Gaztelaniaren ezagupen probaren diploma, A2 mailarekin, hain zuzen. (DELE)

Proba horiek  Cervantes Institutuak diseinatu eta kudeatu egiten ditu.

Proba biak prestatzeko CEPA GALDAKAO HHIn   urritik ekainera, astean 4 orduko ikastaroa eskaintzen duguKlaseak eguneratuta daude, 2020rako probetan gertatu diren aldaketak islatuz.


Ikastaro honetan, proba bakoitzaren zehaztapenak azaltzen dira (inskripzioa, formatua, burutzeko arauak, egitura, edukiak …), beharrezko materiala ematen da eta horiek gainditzeko ezinbestekoak  diren trebetasunak eta ezagutzak eskuratzen dira.

Hainbat esteka interesgarri: