
1993-94 ikasturtean hasi zen Galdakaoko HHI Ingurumen Proiektuak lantzen, beti ere Garapen Iraunkorraren ikuspegitik.
Zer da Eskolako Agenda 21?
EA21 ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.
Programaren ezaugarriak
- Programak bi eremu lantzen ditu: eskola bera (hortxe errotzen baita programa hau) eta udalerria edo komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen protagonismoa bilatzen du.
- Programak kudeaketa arduratsu eta iraunkorra sustatzen du, bai ikastetxean, bai udalerrian ere.
- Eskolako Agenda 21ek curriculum-berrikuntza eragiten du
2014-15 ikasturtean “Kontsumo jasangarria: GBB Gutxitu-Berrerabili-Birziklatu.” izan da landu dugun gaia.
2015-16 ikasturtean “BIODIBERTSITATEA” landuko dugu.
Agenda 21 barnean eginiko iharduerak eta lotutako beste ezaugarriak ondoko BLOG-ean ikus daitezke: