1985eko urrian, Galdakaoko herritarren eskariari erentzunez, Helduen Heziketa Ikastetxe Publikoa zabaldu zen. Hasieran, 100 pertsona inguruk hartu zuten parte antolatutako ikastaroetan.
Horren geroztik, herritar askok irakurtzen eta idazten ikasi du bertan, Eskola Graduatu edota Lanbide Hezkuntza tituluak lortu, Unibertsitatean Sartzeko edota Goi Mailako Zikloetarako frogak prestatu, lan mundurako edo gizartean era aktiboagoan parte hartzeko trebatu eta, baita ere, autoestimua hobetu.
Azken urteotako migrazio mugimenduen handitzearen ondorioz, asko dira ere gure ikastetxean Gaztelania ikasten ari diren pertsonak.
Egun, 500dik gora dira jarduera batean edo bestean ari diren partehartzaileak, eta 17 lanean ari diren irakasleak.
Luzaroan izandako erreibindikazioen ondorioz, 2007. urtetik Ikastetxe berria dugu Galdakaon, Urreta kalean.
Egun hiru herritan ematen ditugu eskolak: Galdakaon, Igorren eta Lemoan.