2025 Literatur lehiaketa: Mundu hobe baterantz zubiak eraikitzen

Ikasturte honetako Literatur Lehiaketa GIHei (Garapen Iraunkorrerako Helburuak) buruz ikasgeletan egindako lanarekin lotuta egongo da. Aurten 16. helburuari heldu diogu: “Bakea justizia eta erakunde sendoak”
Aukeratutako goiburua hauxe izan da: “Mundu hobe baterantz zubiak eraikitzen”

Burutuko ditugun lanak, ohi bezala, eskolako site-an daude ikusgai.

Maiatzaren 22an bateratze lana egingo dugu. Goizean Musika Eskolako areto nagusian, eta, arratsaldean gure eskolako liburutegian.

Euskararen Etxera bisita

EUSKARA-ETXEA-4

Image 1 of 7

Gaur  Euskarako ikasleak Euskararen Etxera  joan  gara. Oso goiz  polita  eta  atsegina  pasa dugu.  Oso pozik itzuli gara. Errepikatzeko! 

MARTXOAK 8 (2025): Ni Feminista Naiz

Aurten, Martxoaren 8a, Emakumeen Eguna ospatzeko, CEPA GALDAKAO HHI-n Chimamanda Ngozi Adicie nigeriar idazlearen “Guztiok behar genuke feministak” liburuaren estraktuak irakurri ditugu ikasgeletan.
Irakurketa bateratua ere egin genuen liburutegian, eta irakurritako testuen inguruko solasaldia ere bai.

Jaia aldarrikatzeko photocall bat egin dugu liburuaren azala markotzat hartuta.

Hitzaldia: Ekologia pixka bat

Ostegun honetan, otsailaren 20an, Gabi eta Fran, Basauriko “Sagarrak” talde ekologistako kideen bisita izan dugu 9: 30ean Igorreko aretoan eta 11:30ean Lemoako aretoan.
Aurkezpenak egin ondoren, ekologiarekin lotutako alderdiak azaldu dizkigute, hala nola, talde ekologistaren historia labur bat, normalean egiten dituzten jarduerak azalduz. Ingurumena zaintzearen garrantziaz ere hitz egin digute, kontsumo arduratsuaz, ekonomia zirkularraz, modu arduratsuan birziklatzearen garrantziaz.
Bi hitzaldiak giro atsegin eta onean gauzatu dira, eta ikasleen parte-hartze handia nabarmendu behar da.