Martxoak 8: ZUETAZ HARRO

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko eguna dela-eta, hainbat ekitaldi eta jarduera antolatu ditugu CEPA Galdakao HHIn. Jarduerok bai gela barruan bai eta kanpoaldean dute islada.

M8_2024-1

Image 1 of 14

IGORRE ETA LEMOAKO GELETAN

M8_2024-1

Image 1 of 2

Migratzaileentzako informazio-hitzaldiak

CEPA GALDAKAO HHIk, Galdakaoko Udalarekin elkarlanean, batez ere migratzaileei zuzendutako hitzaldiak antolatu ditu.
Hitzaldi horietako batzuk HHIren lokaletan egingo dira.

Otsailak-11: Emakumearen eta neskatoaren nazioarteko eguna zientzian

Oso emakume gutxik erabakitzen dute karrera zientifiko eta teknologiko batzuk egitea. Eta, oro har, zientziaren munduan emakumeak ez dira iristen gizonak iristen diren hierarkia- eta erantzukizun-mailetara.

Emakumeek ez dituzte gizonen aukera berak “ohore” zientifikoan.

Desberdintasun horren kausak askotarikoak dira, eta, neurri handi batean, estereotipoetan dute jatorria: emakumeen berezko jardueratzat hartzen diren jarduerak daude, eta beste batzuk ez.

Gradu IIIko ikasleek, euren jatorri eta kultur aniztasuna aprobetxatuz, bakoitzak bere herrialdeko zientzialariak aurkeztu eta dokumentatu zituen. Ekoizpenak, eskolako mural batean daude ikusgai.