GERNIKAKO BATZAR ETXERA BISITA

Joan de azaroaren 8an, Gernikako Batzar Etxea bisitatzeko aukera izan zuten GIII-2ko eta baita GIIko ikasleek. Bisita honek, GIII-2an lantzen dugun “Munduaren antolaketa politikoa. Estatua” izeneko gaiarekin du lotura. Bertan, bestak beste,  Europa, Espainia eta Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeak aztertzen dira. Gainera, Agenda 2030ean lantzen den helburuetako batekin lotuta dagoen gai bat da, 16. helburuarekin hain zuzen ere: “Bakea, justizia eta erakunde sendoak”.

Beraz, Bizkaiko erakunde baten berri bertatik bertara ezagutzeko aukera izan genuen: “Bizkaiko parlamentua” eta botere legegilea diren Batzar Nagusiak.