Urte amaierako jaia 2023
Urte amaierako jaia ospatu dugu berriro. Festa honen helburua da CEPA GALDAKAO HHIko hezkuntza-komunitateko kide guztiak elkartzea ohiko eskola-jarduera baino giro lasaiagoan, eta gure gelako taldea ez diren beste talde batzuetako pertsonekin elkartzeko aukera ematea.
Jaia antolatzeko, ikasleek eta irakasleek parte hartzen dute. Festarako jakiak, batez ere, ikasleek egin dute, eta ikastetxea osatzen dugun herrialdeetako eta eskualdeetako janarien aniztasuna erakusten du.