“Identitatea, estereotipoak eta bizikidetza” tailerra
Maiatzaren 6an, 11:30ean, “Identitatea, estereotipoak eta bizikidetza” tailerra izan dugu Galdakaoko HHIko ikasleentzat. Hizlaria AMEKADI elkarteko Bego izan da.
Oso jarduera praktikoa eta dinamikoa izan da. Aukera eman digu hausnarketa bat egiteko, aniztasunetik abiatuta, munduan oso hedatuta dauden estereotipo eta aurreiritzien arazoari buruz. Egungo gizartearen azterketa eta eztabaida txiki bat egiteko aukera ere izan dugu, hobetzeko proposamenak eginez, bai maila indibidualean, bai globalean.
Jardueraren balorazioa oso positiboa izan da.
