MERCABILABAORA BISITA

“Mundua, ekonomia globala” izeneko gaiarekin lotuta, azaroaren 16an MERCABILBAO bisitatu genuen.

Merkataritza-gune handi hori —aurten 50 urte bete ditu— Iberiar Penintsulako iparraldeko elikagai galkorren banaketa-zentrorik handiena da.

Instalazioak bisitatu genituen: arrainaren gunea, fruta eta barazkien eremua, eta munduko hainbat lekutatik iristen diren produktuak ikusi ahal izan genituen.

Bisita hau azaroaren 8an Gernikako astelehenetako merkatu tradizionalera egin genuenarekin alderatu ahal izan genuen: Mercabilbaon mundu osoko produktuak aurki ditzakegun bitartean, Gernikan inguruko baserritarren produktuak saltzen dira.