ABENDUAK 3: EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Euskararen Nazioarteko Eguna zela-eta, Julen Gabiria galdakoztarraren “Han goitik itsasoa ikusten da” liburuaren irakurketa jarraitua egin zen Galdakaoko udaletxeko Areto Nagusian. Han egon zen CEPA GALDAKAO HHI, herriko beste erakunde, ikastetxe eta elkarteekin batera. Hain zuzen ere, Euskara-2 taldeko Javier Yuguero ikasleak Gabiriaren eleberriaren irakurketan parte hartu zuen, ikastetxearen ordezkari moduan.