GALDARRA taldeko antzezlanak

Aurten, aurreko edizioetan bezala, CEPA GALDAKAO HHIko GALDARRA Elkarteko antzerki taldeak Galdakaoko Udalak antolatzen dituen Antzerki Amateurraren Jardunaldietan parte hartuko du.

Hauek dira antzeztuko dituzten lanak: “Estrategia justificada” gaztelaniaz eta “Bingoren bila” euskaraz.

Emanaldia Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean izango da ekainaren 4an, asteazkena, 19:00etan.

Sarreraren prezioa 3 €-koa izango da.