NEPAL inguruko hitzaldia

Ekainaren 10ean, asteartea, Kepa Lizarraga ikastetxeko ikasleak aurkeztutako “HimELAya” hitzaldiaz gozatu dugu. Bidaiaren filmaren proiekzioaren bidez, irudiz eta emozioz beteriko lengoaia erabiliz, Kepak modu bikainean kontatu digu mendizale, senide eta adiskide talde batek Himalaian programatutako abentura, ELAko gaixo bati lagunduz. Espedizio hau gaixotasun honen problematika ikusarazteko ekimen multzo baten parte da.
Hitzaldia asko gustatu zaigu, oso interesgarria izan da eta ileak bete hortz utzi dizkigu. Eskerrik asko, Kepa.
